Itxi

Fitxaketa

Baskoniak Rodions Kurucs hegal-pibota fitxatu du, 2028ra arte

EITB

Leer en Castellano

Letoniarra, 27 urtekoa eta 2,06koa bera, UCAM Murtziatik iritsi da euskal taldera; 2024-25 denboraldian, partidako, batez beste, 9,8 puntu sartu, 5,8 errebote harrapatu eta balorazioko 12,2 puntu jaso ditu. Endesa Ligan eta Europako hainbat txapelketatan ez ezik, NBAn ere ibilitakoa da.

Rodions Kurucs hurrengo hiru denboraldietan izango da Baskonian. Irudia: Baskonia.

Baskoniak Rodions Kurucs hegal-pibota fitxatu du, hiru denboraldiz, 2027-28 denboraldiko amaierara arte, Gasteizko klubak asteazken arratsaldean iragarri duenez. Letoniarra, 27 urtekoa eta 2,06koa bera, UCAM Murtziatik iritsi da euskal taldera; 2024-25 denboraldian, partidako, batez beste, 9,8 puntu sartu, 5,8 errebote harrapatu eta balorazioko 12,2 puntu jaso ditu. Endesa Ligan eta Europako hainbat txapelketatan ez ezik, NBAn ere ibilitakoa da.

Baskoniako harrobian ibili zen Arturs Kurucsen anaia da Arabako taldeko jokalari berria. Endesa Ligan, 2016-17 denboraldian egin zuen debuta, Bartzelona taldean, eta, jarraian, NBAn jokatu zuen; Estatu Batuetako Ligan, Brooklyn Nets, Houston Rockets eta Milwakee Bucks taldeetan ibilitakoa da. Gerora, Europara bueltatu zen, eta honako talde hauetan izan da: Partizan Belgrad, Betis, SIG Strasbourg eta, azkenik, UCAM Murtzia.

Baskoniak espero du hegaleko pibotak "fisikoa, energia eta eskarmentua" ekartzea aurrerantzean ekingo dion etapan.

Albisteak (3)