Euroliga
Hil edo biziko neurketa
Erredakzioa
Buesa Arenan, Cedevita mendean hartzen badu, Top 16rako sailkatuko da Zan Tabaken Baskonia taldea.
Caja Laboralek Cedevita Zagreb hartuko du ostiral honetan Buesa Arenan (zuzenean eitb.com-en eta ETB-1en, 20:00etan) Euroligako Top 16rako txartela eskuratzeko azken aukeran.
Bolada kaskar baten ostean, une egokian suspertu da Baskonia eta azken jardunaldietan Arman Milan eta el Efes gainditu ditu. Orain, eta Cedevita mendean hartzen badu, Top 16rako sailkatuko da. Zan Tabakek jokalari guztiak prest ditu.