25-26ko Euroliga
Baskoniak etxean hasiko du Euroliga, Olinpiakosen aurka, irailaren 30ean
AGENTZIAK | EITB
Hasiera berezia izango da, jardunaldi bikoitzarekin astebetean, lehiaketa 20 taldera zabaldu delarik.
Sedekerkis, Murtziaren aurkako partidan. Argazkia: EFE
Baskoniak Fernando Buesa Arenan hasiko du 25-26ko Euroliga, Olympiakosen aurka, irailaren 30ean, eta Belgraden amaituko du Partizanen aurka, 2026ko apirilaren 16an.
Hasiera berezia izango da, jardunaldi bikoitzarekin astebetean, lehiaketa 20 taldera zabaldu delarik.
Hala, lehen aste horretan, baskoniarrek Asvel Villeurbanneri egingo diote bisita Europako lehen irteeran.
Dubai Basketballek, talde berrietako bat, Gasteiz bisitatuko du zazpigarren jardunaldian. Azaroan izango duten jardunaldi biko astea Buesa Arenatik urrun izango da, Tel-Aviveko bi taldeen aurka, Maccabi eta Hapoel.
ACB Ligako taldeen aurkako partidak abenduan izango dira: Real Madril lehenengo, Bartzelona astebete geroago, eta ondoren Valentzia.
Fenerbahce txapeldunak Buesa Arenan jokatuko du lehen itzuliaren amaieran, 2025eko azken jardunaldian.
Urtarrilean hiru partida jokatuko ditu jarraian Baskoniak bere etxetik urrun, baina urrutien dagoen bisita, Dubaira, 31. jardunaldian iritsiko da, martxoan.