Talde aldaketa
Baskoniako Donta Hall pibotak Olinpiakosen jokatuko du
AGENTZIAK | EITB
Hallek denboraldi bat bakarrik eman du Baskonian, eta 69 partida jokatu ditu Liga eta Euroligaren artean, errendimendu irregularrarekin.
Donta Hall. Argazkia: Baskonia
Olympiakos talde greziarrak Baskoniako Donta Hall pibot estatubatuarra fitxatu du, zehaztu gabeko diru kopuruagatik.
Hallek denboraldi bat bakarrik eman du Baskonian, eta 69 partida jokatu ditu Liga eta Euroligaren artean, errendimendu irregularrarekin.
Orain, Baskoniak beste "bost" bat bilatu beharko du merkatuan, eskuragarri duen bakarra Khalifa Diop gaztea baita.