Fitxaketa
Baskoniak Matteo Spagnolo fitxatu du, hurrengo hiru denboraldietarako
AGENTZIAK | EITB MEDIA
22 urteko base italiarrak 17 urte zituela debutatu zuen ligan, eta Alemaniako Alba Berlin taldean ibili da.
Matteo Spagnolok hiru denboraldietarako sinatu du
Matteo Spagnolok hurrengo hiru denboraldietan Baskonian jokatuko duela iragarri du astelehen honetan Arabako taldeak, jokoaren gidaritza indartzeko asmoz. 22 urteko base italiarra Alba Berlinetik dator, eta Real Madrilen harrobian hezi zen.
Baskonista iritsi berriak 17 urte zituela egin zuen debuta ligan, Pablo Lasoren eskutik. 2024-2025 sasoian, Spagnolok 27 neurketa jokatu zituen Europako txapelketa gorenean, batez beste 9,6 puntu, 2 errebote eta 3,8 asistentzia eginda.
¿¿¿ OFICIAL | Matteo Spagnolo, nueva pieza para Baskonia
— Baskonia (@Baskonia) July 28, 2025
¿¿https://t.co/2Sv8VetvMz#OngiEtorriMatteo pic.twitter.com/WJ3av4FqFx