Itxi

Endesa Liga

Baldwinek Baskoniako jokalaria izateari utzi dio

EITB Media

Leer en Castellano

Jokalari estatubatuarrak denboraldi bat eman du Gasteizko taldean. Guztira, 44 partida ofizial jokatu ditu Baskoniarekin.

Kamar Baldwin, Baskoniarekin jokatutako partida baten. Argazkia: EFE

Kamar Baldwinek Baskoniako jokalaria izateari utzi dio, klubak abuztuaren 5ean jakinarazi duenez. Estatubatuarrak denboraldi bat eman du Gasteizko taldean, eta ez du jarraituko.

Baldwinek 44 partida ofizial jokatu ditu Baskoniarekin, Endesa Ligan eta Euroligan. Klubak eskerrak eman dizkio AEBko jokalariari 2024-2025 denboraldian egindako lanagatik, eta zorterik onena opatu dio bere etorkizun pertsonal eta profesionalerako.

Albisteak (3)