Fitxaketa
Baskoniak Markquis Nowell joko-antolatzailea fitxatu du 2027ra arte
AGENTZIAK | EITB
Nowellek 25 urte ditu eta AEBko bigarren mailatik dator, G-League ligatik. Bertan, saskiratzeko eta pasea emateko duen gaitasunagatik nabarmendu da.
Markquis Nowell. Argazkia: Baskonia
Baskoniak Markquis Nowell joko-antolatzaile estatubatuarra fitxatu du 2027ra arte, igande honetan iragarri duenez.
Nowellek 25 urte ditu eta AEBko bigarren mailatik dator, G-League ligatik. Saskiratzeko eta pasea emateko duen gaitasunagatik nabarmendu da bertan.
2024-25 denboraldian, Rio Grande Valley Vipers taldean, batez beste 16,1 puntu, 8,3 asistentzia eta 18,3ko puntuazioa lortu zituen 49 partidatan.
Partida bakarra jokatu du bere ibilbide osoan NBAn, Toronto Raptors taldearekin.
Aurretik, Bob Cousy saria jaso zuen NCAA ligan.