Itxi

BASKONIA vs OLYMPIAKOS

Baskonia azkenera arte lehiatu da, baina galdu egin du Olympiakosen aurka

Leer en Castellano

Gasteizko taldeak partida serioa jokatu du Europako debutean eta markagailua irauli du hasiera kaskar baten ondoren, baina ez du garaipena ixtea lortu; Olympiakosek eraginkorrago jokatu du eta.

Hamidou Diallo eta Kostas Papanikolaou. Irudia: Europa Press

Baskoniak Olympiakosen aurkako porrotarekin (96-102) ekin dio 2025-26ko Euroligako bideari. Paolo Galbiatiren taldeak, lehen partida ofizialean, hasiera kaskarra izan du eta azken unera arte eutsi egin dio, baina Graziako taldea azken txanpan gailendu da.

Partida hasi berritan bisitariak izan dira nagusi, Baskoniak hasierako minutuetan ez du asmatu eta etxekoen huts-egiteak aprobetxatu dituzte olympiakostarrek. Graziako taldeak abantaila hartu du Tyler Dorseyren ekimenari esker, baina etxekoek erreakzionatu egin dute, errebotea hobetu eta perimetrotik asmatu dute. Timothé Luwawu-Cabarrot (23 puntu), Trent Forrest (14 puntu eta 10 asistentzia) eta Hamidou Diallo (15) izan dira Gasteizko taldekoen liderrak.

Aldageletatik igaro ondoren, Baskonia sendoago agertu da eta aurretik jarri da. Azken laurdenean, Galbiatiren taldeak markagailuari eutsi egin dio amaierara arte, baina Olympiakosek hobeto kudeatu ditu une garrantzitsuenak Vezenkov (24 puntu), Fournier eta Milutinoven ekarpenei esker. Europako debutak sentsazio onak utzi ditu Buesa Arenan, baina garaipenik ez.