Itxi

Euroliga

8.000 euroko isuna jarri diote Querejetari, epaileekiko errespetu faltagatik

EITB

Leer en Castellano

Gasteizko taldeko burua aldageletara jaitsi zen Damir Javor, Luka Kardum eta Huseyin Celik epaileengana.

Josean Querejeta. Argazkia: EITB.

Josean Querejeta Baskoniako presidenteak 8.000 euroko isuna jaso du ostiral honetan, urriaren 9an Buesa Arenan Baskoniaren eta Panathinaikosen arteko Euroligako partida zuzendu zuten epaileekiko "errespetu faltagatik".

Gasteizko klubeko burua Damir Javor, Luka Kardum eta Huseyin Celik epaileen aldageletara jaitsi zen, lehen zatian hartutako erabaki batzuen inguruko azalpenak eskatzeko.

Hala, Euroligako Diziplina Kodearen 27.2.b) artikuluan oinarrituta, presidentea zigortzea erabaki dute.

Klubak alegazioak aurkeztu, eta lehiaketak jarritako isunaren aurkako errekurtsoa aurkeztuko du.

Albisteak (2)