Debuta
Kobi Simmons, Baskoniarekin debuta egiteko prest
EITB
Paolo Galbiatiren taldeko eskoltak estreinakoa egin ahalko izango du ostegun honetan, Belgraden, Izar Gorriaren aurka, Euroligan.
Kobi Simmons
Baskoniaren azkeneko fitxaketa, Kobi Simmons, Gasteizen dago, Paolo Galbatiren taldearekin debuta egiteko prest. Eskolta estatubatuarrak debuta egin ahal izango du ostegun honetan, Belgraden, Izar Gorriaren aurkako partidan, Euroligaren seigarren jardunaldian.
Trent Forrest eta Markus Howard jokalarien hutsek Kobi Simmonsen estreinaldia aurreratuko dute; bi hilabeteko kontratua sinatu du: "Hasteko oso emozionatuta nago" erran du, taldeak argitaratutako bideo batean. Kontratua luzatu ahalko litzateke, jokalariaren errendimendua eta Forrest eta Howard jokalarien errekuperazioaren arabera; hori hilabete baten zehar izango dela uste da.
Horrez gain, Rodions Kurucs eta Luka Samanic jokalariak ere osteguneko partidan jokatzeko moduan izango dira.