Saskibaloia
Luka Samanicek Baskonia utziko du, arrazoi pertsonalengatik
AGENTZIAK EITB MEDIA
Jokalari kroaziarra joan den denboraldiaren hasieran iritsi zen Gasteizko taldera, eta udan 2026ra arte kontratua berritu zuela iragarri zuen.
Luka Samanicen artxiboko irudia. EFE
Luka Samanicek eta Baskoniak akordioa egin dute kontratua eteteko, Gasteizko klubak asteazken honetan jakinarazi duenaren arabera. Iragan sasoia hasita zela heldu zen Samanic taldera, eta 2026ra arte jarraitzeko asmoa zuela adierazi zuen udan.
Gasteizen egindako ibilbidean erakutsitako konpromisoa eta profesionaltasuna eskertzeaz gain, etorkizuneko proiektuetan onena opa dio Baskoniak.
Komunikatu ofiziala: Luka Šamanic https://t.co/lvGeKwYn1O pic.twitter.com/vPKSlFB7hN
— Baskonia (@BaskoniaEUS) October 22, 2025