Porrota Belgraden
Baskoniak garaipenik lortu gabe jarraitzen du Euroligan, Izar Gorriaren aurka galdu ondoren (90-72)
EITB Media
Paolo Galbiatiren taldea partidatik erabat atera da bigarren zatian, nahiz eta lehen bi laurdenetan serbiarrei aurre egin eta atsedenaldira aurretik joan.
Nowellen jokaldia Izar Gorriaren aurkako partidan, Belgraden. Irudia: Baskonia
Izar Gorriak Baskoniaren zauria gehiago ireki du Euroligan. Serbiako taldeak hirugarren laurden bikaina osatu eta garaipen erosoa lortu du 90-72ko emaitzarekin.
Paolo Galbiatiren taldea partidatik erabat atera da bigarren zatian, nahiz eta lehen bi laurdenetan serbiarrei aurre egin eta atsedenaldira aurretik joan.
Jordan Nworak partidan mantendu ditu Belgradokoak lehen zati bikainarekin, eta etxekoen fisikoak gainerakoa egin du atsedenalditik bueltan.
17-2ko partzial batek neurketa hautsi du hirugarren laurdenean. Tim Luwawu-Cabarrot (24 puntu) berriro nabarmendu da Baskonian.
- Fitxa teknikoa:
90 - Izar Gorria (21+19+32+18): Miller-Mcintyre (20), Nwora (19), Kalinic (12), Moneke (12), Motiejunas (8), -hasierako bostekoa-, Izundu (-), Ojeleye (-), Dos Santos (10), Dobric (4), Miljenovic (3) eta Davidovac (2).
72 - Baskonia (20+23+15+14): Nowell (9), Villar (-), Diallo (12), Sedekerskis (2) eta Diakite (-) -hasierako bostekoa-, Simmons (7), Spagnolo (2), Diop (7), Joksimovic (5), Frisch (2), Luwawu-Cabarrot (24) eta Kurucs (2).
Epaileak: Robert Lottermoser (Alemania), Olegs Latisevs (Letonia) eta Steve Bittner (Alemania). Diallo egotzi dute faltengatik (39. min).
Euroligako seigarren jardunaldiko partida izan da, Belgraden. Novak Djokovic tenislariak palko batetik ikusi du norgehiagoka.