Euroliga
Baskoniak bigarren garaipena lotu du Europan, Efes garaituta (86-75)
EITB
Asteartean Dubairen aurka garaipena lortu ondoren, Gasteizko taldeak aste bikaina borobildu du Euroligan.
Matteo Spagnolo, Efesen aurkako partidan. Argazkia: EFE.
Baskoniak Europako bigarren garaipena kateatu du, Anadolu Efes 86-75 garaituta. Turkiako taldea ez da Gasteizko taldeak jarritako erritmoari eusteko gai izan.
Partida hasiera bi taldeen akatsek markatu dute, baina Matteo Spagnolo italiarraren sarrerak etxekoen jokamoldea aldatu du, eta etxeko taldeak lehen errenta lortu du (22-11).
Hirukoak izan dira Efesen arma bakarra. Baskoniak, aldiz, konfiantza gehiago erakutsi du. Une horretan, Turkiako taldeko jokalariak jaurtiketetan asmatzen hasi dira, baloia hobeto mugitu dute eta partidan sartu dira (43-39).
Spagnolok hartu du saskiratzeko ardura erasoan, baina Igor Kokoskoven mutilek ederki aprobetxatu dituzte Baskoniak defentsan egindako akatsak (65-58).
Erlojua, hala ere, kontra izan dute bisitariek, eta Tim Luwawu-Cabarrotek partida itxi du (86-75).