Euroliga
Makabiren barne jokoak saririk gabe utzi du Baskonia, eta etxetik kanpo bolada txarra luzatu du (89-83)
EITB Media
Talde gasteiztarrak kanpoko jaurtiketa gehiegi egin ditu eta ezin izan ditu bosteko israeldarraren jokalari garaiak gelditu, nahiz eta bigarren zatian defentsa hobetu. Arabarren bosgarren porrota da etxetik kanpo.
Belgraden (Serbia) jokatutako partidaren une bat. Argazkia: EFE
Makabi Tel-Aviven barne jokoak aukerarik gabe utzi du Baskonia (89-83). Arabarrek kanpoko jaurtiketa gehiegi egin dituzte, eta ezin izan diete talde israeldarreko jokalari garaiei eutsi, nahiz eta bigarren zatian defentsa hobetu.
TJ Leafek eta Romain Sorkinek 30 puntu, 18 errebote eta 6 asistentzia lortu dituzte bien artean eta Jimmy Clarken bigarren zatia funtsezkoa izan da arabarrek etxetik kanpo jasotako bosgarren porrotean. Arabarrek erreakzionatu eta 66ra berdindu dute norgehiagoka, baina lau puntu baino ez dituzte sartu neurketako azken bost minutuetan.
Tim Luwawu-Cabarrot eta Kobi Simmons izan dira berriz ere Baskoniako onenak, baina talde gasteiztarrak protagonista gehiagoren falta sumatu du, eta partidaren azken txanpan jaurtiketa irekiak saskiratzea ez dute lortu.
Arabarren barneko jokalariak faltekin pilatu dira, eta horrek Paolo Galbiati bosteko oso txikiarekin jokatzera behartu du minutu askotan.
Fitxa teknikoa:
89 - Makabi Tel-Aviv (25+28+18+18): Blatt (4), Walker IV (10), Brissett (2), Sorkin (13) eta Hoard (17) -hasierako bostekoa-, Clark III (11), Rayman (3), Dowtin Jr. (10) eta Leaf (19).
83 - Baskonia (18+25+25+15): Simmons (12), Villar (-), Diallo (11), Sedekerskis (9) eta Diop (4) -hasierako bostekoa-, Nowell (4), Spagnolo (7), Diakite (5), Frisch (5), Luwawu-Cabarrot (19), Kurucs (2) eta Howard (5).
Epaileak: Robert Lottermoser (Alemania), Milivoje Jovcic (Serbia), Huseyin Celik (Turkia). Diakite (37.min) eta Kurucs (38.min) egotzi dituzte falta petsonalengatik. Diopi (20.min) falta teknikoa adierazio diote.
Euroligako 11. jardunaldiko neurketa Belgradeko (Serbia) Alexander Nikolic Hall pabiloian jokatu dute.