Itxi

Euroliga

Kosner Baskonia garaiz esnatu da Bayerni irabazteko (95-73)

EITB

Leer en Castellano

Gasteizko taldeak partidaren gidoia aldatu du lehen hamar minutuen ostean, eta agintean jarri da.

Baskonia 95-73 Bayern. Argazkia: EFE

Kosner Baskoniak lehen laurden txarrari buelta eman, eta 95-73 garaitu du Bayern Munich Euroligako 12. jardunaldian, jarraian izandako lau porroteko bolada moztuz.

Alemaniko taldea biziago sartu da partidan, eta Baskoniaren akatsez baliatu da. Andreas Obstek 8 puntu jarraian lortu ditu Bayernen alde, lehen laurdena 14-26 amaitu aurretik.

Paolo Galbiatiren mutilek defentsa hobetu dute ,eta partidan sartu dira 8-2ko partziala eginda. Markus Howardek jarraian sartutako bi hirukok 31-31koa jarri dute, eta etxeko taldearen defentsa lanak aurretik jarri ditu lehen aldiz partidan, 42-41.

Hirukoen trukeak Gasteizko taldea Munichekoaren gainetik jarri du. Defentsan meritu handiko hainbat jokaldi eginda eta Tim Luwawu-Cabarroten eta Khalifa Diopen jokoak ordura arteko errentarik handiena eman diete etxekoei, 67-57.

Azken laurdena zailago hasi da. Bi taldeak saiatu dira aurkariaren erasoei aurre egiten, eta Baskonia bikain aritu da defentsan, hainbat baloi berreskuratuta markagailuan aurretik jarri eta 95-73 amaitzeko.

Albisteak (1)