Itxi

Endesa Liga

Omar Cooken fitxaketak Rochestieren agurra ekarriko du

Erredakzioa

Caja Laboral Baskoniak ondo beteta dauka antolatzaile postua, eta estatubatuarra da taldea uzteko aukera gehien dituen jokalaria.

Taylor Rochestie Caja Laboraleko jokalaria. Argazkia: EFE

Caja Laboral Baskoniak Omar Cooken fitxaketa iragarri zuen, eta horrek taldetik jokalariren bat irten beharko dela adierazi nahi du. Taylor Rochestie da talde arabarrean jarraitzeko aukera gutxien dituen jokalaria.

 

Cooken fitxaketarekin Baskoniak itxitzat ematen du antolatzaile postua. Zan Tabakekin Thomas Heurtelek jokatzen du hasieratik, eta Carlos Cabezas izaten da ordezkoa. Taylor Rochestiek ez du asko jokatu Zan Tabak etorri denetik.

 

Tabaken agindupean Taylor Rochestiek hamar minutu jokatu zituen Kaunasen, bost minutu Lagun Aroren aurkako derbian, eta azken hiru minutuak jokatu zituen Cedevitaren aurkako partidan, norgehiagoka erabakita zegoenean.

Albisteak (3)