Adierazpenak
Milko Bjelica: 'Gakoa beti jarrera berdinarekin jokatzea da'
Erredakzioa
Caja Laboral Baskonia taldeko pibotak azpimarratu duenez, Zan Tabakekin 'jokalari guztiak garrantzitsuak sentitzen dira'.
Milko Bjelica Caja Laboral taldeko jokalariak argi eta garbi utzi du Baskoniaren bolada onaren gakoa beti jarrera berdinarekin jokatzea izan dela.
“Beti modu berean jokatzen dugu, eta partidak irabaztea edo galtzea ez da garrantzitsuena”, esan du Milko Bjelicak. Azaroaren 18an Zan Tabakek Dusko Ivanovicen tokia hartu zuen, eta taldeak aldaketa ikusgarria eman du.
Montenegroko pibotak taldean gauza asko aldatu direla adierazi du, eta Tabaken aginduetara jokoak “hobera” egin duela azpimarrratu du.
Jokalariekin Baskoniako teknikariak egiten duen “bakarkako lana” ere nabarmendu du Milko Bjelicak. “Jokalari bakoitzari hobetzeko egin behar duena erakutsi eta irakatsi egiten dio”, esan du Montenegrokoak.
Gainera, "Kroaziako prestatzailea Caja Laboraleko aulkian dagoenetik jokalari guztiak garrantzitsu sentitzen dira", horren esanetan.