Itxi

Ligan berriro

Azken porrotak ahaztu nahi ditu Baskoniak

Erredakzioa

Euroligako azken hiru partidak eta Kopako final-erdia galduta, Blusens Monbusen aurka irabazi nahi du berriro Baskoniak, Endesa Ligan.

Caja Laboral Baskonia, Blusensen aurkako partida batean. Argazkia: EFE.

Caja Laboral Baskonia Endesa Ligara itzuliko da Blusens Monbusi irabazteko helburuarekin, jasotako azken porrotak ahazteko asmoz. Atzo Montepaschiren aurka galdu egin zuen, Euroligako Top 16an, eta Errege Kopan Bartzelonak irabazi zion.

Atzoko partida Sienan (85-74), Europan galdutako hirugarrena da jarraian. Igandean, 19:00etan ETB-Kn eta eitb.com-en zuzenean, Ligan berriz irabazten saiatuko dira gasteiztarrak.

Horretarako, Zan Tabakek ezin izango du David Jelinek taldean izan, lesionatuta dagoelako. Hiru aste jokatu gabe egon beharko da Jelinek. Dirudienez, Carlos Cabezas ere ez da Tabaken taldean egongo.

Blusens Monbus Baskoniari Ligan irabazi zion azken taldea da, Dusko Ivanovic entrenatzailea zenean. Buesa Arenan jasotako porrot horren ostean (68-78), Ivanovic kanporatu zuten. Orain, Ligako bolada onarekin jarraitu nahi du Gasteizko taldeak, Europako eta Kopako azken porrotak ahazteko.

Albisteak (2)