Itxi

84-70

Caja Laboralek porrota jaso du Blusensen aurka

Erredakzioa

Talde galiziarra nagusi izan da laurden guztietan, eta Baskoniak baino hobeto jokatu du. Monbusek 84-70 irabazi dio Arabako taldeari.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Caja Laboralek bolada txarrean jarraitzen du. Errege Kopan Bartzelonaren aurka galduta, eta Euroligan ere Sienaren aurka porrot eginda, 84-70 galdu du Blusens Monbusen aurka Santiagon.

Baskoniak 0-5eko partzialarekin ekin dio partidari, baina Blusens Monbusek azkar erantzun du. Ez dio Caja Laborali aldeak hartzen utzi, eta norgehiagoka parekatzea lortu zuen. Lehen hamar minutuak Blusensen aldeko puntu bateko aldearekin bukatu dira (19-18).

Bigarren laurdena parekatua izan da, eta markagailua nahiko berdinduta mantendu da laurden guztian zehar. Azken minutuetan, ordea, Blusens Monbusek bikain jokatu du, eta atsedenaldira iristean sei puntuko aldea lortu du (46-40).

Hirugarren laurdenetik aurrera, jaun eta jabe izan da Blusens Monbus. Talde galiziarrak min egin dio erasoan Baskoniari, eta defentsa sendoarekin erraz saskiratzea eragotzi dio Aarabako taldeari. Hirugarren laurdenaren amaieran, zortzi puntuko aldea lortu du Blusensek (63-55).

Azken laurdenean erakustaldia eman du etxeko taldeak. Caja Laboral Baskoniak ezin izan du ezer egin aurkariak eskaini duen joko onaren aurrean, eta abantaila handiak lortu ditu Blusensek. Azkenean, 84-70eko emaitzarekin nagusitu da Blusens Monbus.

Fitxa teknikoa:

Blusens Monbus: Pumprla (16), Corbacho (14), Kendall (19), Mejri (6), Luz (-) -hasierako bostekoa- Hummel (15), I.Sanz (1), Junyent (3), Dewar (7) eta Buford (3).

Caja Laboral: Heurtel (8), Causeur (4), Nocioni (9), M. Bjelica (16), Pleiss (6) -hasierako bostekoa-, Cook (-), San Emeterio (5), Lampe (18) eta Cabezas (2).

Partzialak: 19-18, 27-22, 17-15, 21-15.

Epaileak: Perez Perez, Sanchez Monserrat eta Miguel Angel Perez.

Albisteak (2)

Bideoak (1)