Erabakia
Carlos Cabezasek Caja Laboral utziko du
Erredakzioa
Malagako antolatzailearen lekua betetzeko Baskoniak Devon Van Oostrum berreskuratuko du. Britainia Handiako jokalariak orain arte utzita jokatu du LEBko Caceres taldean.
Caja Laboral Baskoniak Carlos Cabezasek talde arabarra utziko duela iragarri du arratsaldean. Albistea ETBk aurreratu du, gaur goizean. Josean Querejeta Baskoniako presidenteak Atenaseko filtrazioa ez errepikatzeko neurriak hartuko zituela esan eta gero heldu da erabakia.
Malagako antolatzailearen lekua betetzeko Baskoniak Devon Van Oostrum berreskuratuko du. Britainia Handiako jokalariak utzita jokatu du orain arte LEBko Caceres taldean.
Baskoniak 2012. urteko irailan fitxatu zuen Carlos Cabezas, eta astelehen honetan, 2013ko otsailaren 25ean jakinarazi diote ez duela Caja Laboraleko jokalaria izaten jarrituko.