Euroliga
Caja Laboral-Makabi 'arrisku handiko partidatzat' jo dute
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak “Euskal Herria Palestina” sareak deituriko auto-ilararen ibilbidea desbideratu egin du. Honela, auto-ilara ezin izango da Buesa Arenara gerturatu.
Caja Laboral Baskoniak eta Makabi Tel Avivek Gasteizen (gaur, 20:30ean) jokatuko duten norgehiagoka arrisku handiko partidatzat jo dute. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, Israelgo taldearen bisita dela eta "Euskal Herria Palestina" sareak deituriko auto-ilararen ibilbidea desbideratu egin du. Honela, auto-ilara ezin izango da Buesa Arenara hurbildu.