Itxi

Endesa Liga

Sufrituta irabazi du Caja Laboralek Bartzelonaren etxean

Erredakzioa

Zan Tabaken gizonak 67 eta 69 gailendu dira, eta ligako 19. garaipena lortu dute.

Baskoniak azkenera arte sufritu behar izan du garaipena lortzeko. Efe.

Euroligako amesgaiztoa atzean utzi du Baskoniak, Bartzelonaren etxean garaipen handia lortuta: 67 eta 69 nagusitu dira, hori bai, asko sufrituta.

Lehen laurdenean, berdintasuna izan da nagusi sailkapeneko bigarrena eta hirugarrenaren artean, eta parekotasun hori markagailuan erre nagusi izan da. Lehen 10 minutuak 14 puntura berdinduta amaitu dira.

Baskonia gogotsu atera da bigarren laurdenean eta 0-8ko partzialari esker, 16 eta 24 jarri da aurretik hasierako minutuetan. Hala ere, Barça suspertu egin da eta atsedenaldian abantaila minimoa zuten gasteiztarrek: puntu bakarra, 27-28.

Gauzak aldatu egin dira, asko gainera, bigarren zatiaren hasieran. Zan Tabaken gizonak nagusi izan dira eta 9, 10 eta 11 puntuko aldea izan dute markagailuan. Amaierarako 10 minuturen falta, 42 eta 52 izan dira aurretik arabarrak.

Azken laurdena, zirraragarria

Hala ere, abantailari agur esan diote gasteiztarrek laugarren laurdeneko lehen minutuetan. Blaugranek ondo aprobetxatu dute baskoniarren beheraldia eta markagailuan bi puntura jarri dira. Askok berdinketa zetorrela uste zutenean, San Emeterio fin aritu da eta hirukoa sartu du, taldeari arnasa emanda.

Azken minutuak zirraragarriak izan zira: Bartzelona jo ta ke jarri da partidari buelta eman nahian, eta eskura izan dute, baina markagailua 65 eta 67 zegoela, hirukoa huts egin dute. Bukaeran, beraz, arabarrak nagusi, 67 eta 69.

Partidako fitxa:

67. Barcelona Regal (14+13+15+25): Sada (-), Oleson (2), Lorbek (9), Pete Mickeal (13), Ante Tomic (9) -equipo inicial-, Huertas (7), Abrines (3), Jasikevicius (12), Todorovic (-), Wallace (3), Rabaseda (3), Oleson () y Jawai (6).

69. Caja Laboral Baskonia (14+14+24+17): Nocioni (12), M. Bjelica (-), Heurtel (1), Lampe (16), Causeur (18) -equipo inicial-, San Emeterio (7), Pleiss (6), Cook (-) y N. Bjelica (9).

 

Albisteak (3)