Besikatsen aurka
Bost porroteko boladari amaiera eman nahi dio Baskoniak Europan
Erredakzioa
Besiktas multzoko azken sailkatuaren kontra neurtuko dituzte indarrak arabarrek. Baskonia seigarren postuan dago eta Euroligan urtarrilaren 17an irabazi zuen azken partida, Fenerbahceren aurka.
Caja Laboralek Besiktasekin neurtuko ditu indarrak gaur Euroligako Top 16ko hamargarren jardunaldiko partidan. Aurrean multzoko azken sailkatua izango dute gasteiztarrek, eta helburua txapelketako bolada txarrari amaiera ematea izango da.
Jokalari guztiak jokatzeko prest daude, baita David Jelinek ere. Bere multzoko seigarren postuan dago Baskonia lau garaipen eta bost porrotekin, eta Euroligan urtarrilaren 17an irabazi zuen azken partida, Fenerbahceren aurka.
Jokatutako azken bost partidak (Bartzelona Regal, Khimki, Montepaschi Siena, Olinpiacos eta Maccabi Tel Aviv) galdu egin ditu.
eitb.com-ek eta ETB-1ek zuzenean eskainiko dute partida ostiral honetan, 19:00etatik aurrera.