Euroliga
Baskoniak etxeko lanak egin ditu Fenerbahçeren aurka (87-67)
Caja Laboralek garaipen erraza lortu du Turkiako taldearen aurka, eta Euroligako final-laurdenetarako txartela eskuratzeko aukerei eutsi die.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Caja Laboral Baskoniak garaipen erraza lortu du Fenerbahçeren aurka (87-67) Euroligako Top 16ko hamaikagarren jardunaldiko partidan. Jaun eta jabe izan da Caja Laboral.
Eroso hasi du partida Gasteizko taldeak, eta berehala abantaila lortu du markagailuan aurkari ahul baten kontra (16-10).
Gasteizko taldearen jokoak bigarren laurdenean egin du hobera, baina erritmo gabeko norgehiagoka zen, eta aurkaria amore emanda ematen zuen. Pleissek erraz saskiratu du, eta, askorik egin gabe, 24 puntuko errenta zuen Caja Laboralek atsedenaldian (46-22).
Hirugarren laurdenaren hasierarako, eta Nocioniren lidergopean, partida erabat erabakita zegoen. Azken hogei minutuek etxeko jokalarien eta Buesa Arenako zaleen gozamenerako ziruditen. Hala ere, Baskoniaren erantzuna ez da zaleen gustukoa izan. Baina garrantzitsuena final-laurdenetarako txartela eskuratzeko aukerei eutsi izana da.
McCalebb izan da partidako saskiratzaile onena 16 puntu lortuta, eta Baskonian 14 egin ditu Pleissek.
Fitxa teknikoa:
Caja Laboral: Cook (3), Causeur (12), San Emeterio (6), Nemanja Bjelica (2) eta Pleiss (14) --hasierako bostekoa--; Heurtel (11), Nocioni (12), Jelinek (6), Milko Bjelica (9) eta Lampe (12).
Fenerbahce Ulker: McCalebb (16), Sato (15), Onan (-), Savas (7) eta Andersen (4) --hasierako bostekoa--; Preldzic (5), Karaman (8), Ermis (-), Batiste (12) eta Peker (-).
Partzialak: 16-10, 30-12, 21-17, 20-28.