Itxi

Igandean, 18:45ean

Baskoniak Joventuten ezegonkortasuna aprobetxatu nahi du

Erredakzioa

Gasteizko taldeak Real Madrilen aurkako porrot mingarria ahazteko abagune polita izango du, Badalonako kantxan.

Nemanja Bjelica. Artxiboko argazkia: EFE

Caja Laboralek Endesa Ligako bigarren postuan sendo jaraitzeko aukera ona izango du, FIATC Joventuten aurka. Badalonako taldeak kirol arloan ezegonkortasuna bizi du, eta Baskoniak egoera hori aprobetxatzeko abagunea du. Gainera, Zan Tablen mutilek Real Madrilen aurka jasotako porrot gogorra ahaztu ahal izango dute.

Maciej Lampe jokatzeko prest dago, liderraren aurkako neurketa galdu ondoren. Poloniarrak minutu onak jokatu zituen Euroligako norgehiagokan, eta taldeak behar duela argi gelditu da. David Jelinek Badalonara itzuliko da, Joventuteko harrobian lau urte eman ondoren.

Tabaken gizonek lau partidako aldea mantendu nahi dute Bilbao Basketekin eta Bartzelona Regalekin, baina horretarako Joventut gainditu beharko dute.

Jaurtiketa libreetan portzentai onena duten bi taldeak nor baino nor gehiago arituko dira. Gainera, Kataluniako taldea jaurtiketa libreetako marratik puntu gehien lortu dituena da.

Albisteak (2)

Informazio gehiago (1)