Itxi

Estatistika

Nocionik hiruko saskiratzeen portzentajerik onena dauka Endesa Ligan

Erredakzioa

Uxue Bilbao Basketeko Adrian Moerma, berriz, laugarren postuan da, jaurtitako hirukoen % 45,90 sartuta.

Andres Nocioni jaurtitako hirukoen erdiak baino gehiago sartu dituen jokalari bakarra da. Efe.

Andres Nocioni Baskoniako hegaleko jokalaria da Endesa Liga osoan dagoen hiruko jaurtitzailerik onena, eta egindako saiakeren erdia baino gehiago saskiratzea lortu duen bakarra.

Nocionik % 50,67ko portzentajea du, eta beste arerioak kopuru horretatik urruti dauzka.

Argentinarrak jaurtitako 75 hirukoetatik 35 sartu ditu. Bigarren saskiratzailerik onena Nikola Mirotic Real Madrileko jokaraia da, (% 46,48), eta hirugarrena, berriz, Sam Van Rossom CAI Zaragozakoa (% 45,98).

Uxue Bilbao Basketeko Adrian Moerma, aldiz, laugarren postuan da, jaurtitako hirukoen % 45,90 sartuta.

Albisteak (1)