Itxi

Partida erabakigarria

Sufrituta irabazi du Baskoniak, eta bizirik jarraitzen du

Erredakzioa

Caja Laboralek ez du lortutako aldea aprobetxatu eta sufritu behar izan du azken minutuetan (82-86). Orain, gainontzeko emaitzen zain egongo da, azken jardunaldian hil ala biziko neurketa jokatzeko.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Baskoniak bizirik jarraitzen du eta, Top 16ko F taldeko gainontzeko partiden emaitzak alde baditu, aukerak izango ditu Euroligako fase honetako azken jardunaldian dena jokatzeko. Gasteizko taldea kontzentratuta atera da eta egin beharreko lana egin du, Khimkiri Moskun irabazita (82-86).

Presio handia eraginez hasi dute partida baskonistek. Khimkik eta Baskoniak borroka polita eskaini dute, eta markagailuan alde handirik jarri gabe igaro dute lehenengo zatia (19-20 lehenengo laurdenaren amaieran). Gasteizko taldea aurretik joan da beti, baina oso berdinduta ibili dira bi taldeak.

Hirugarren laurdenean, Nocioniren hiruko batek 10 puntuko aldea ezarri du (54-64). Partida serioa jokatu du Caja Laboralek, kontzentratzeko beharrari ondo erantzunez. Gutxieneko helburua bete du, hau da, irabazi du, eta ateak ireki dizkio azken jardunaldian sailkatzeko aukerak izateari.

Baloi gehiegi galdu ditu etxeko taldeak, baskonisten presioari ezin erantzunda, baina azken uneetan markagailuan hurbiltzea lortu du. Caja Laboral urduri azaldu da momentu batez, Khimkik puntu bakarrera eraman baitu aldea (80-81). Baskoniak, hala ere, agintea hartu du berriro, eta garaipen garbiarekin bukatu du norgehiagoka (82-86).

F taldeko beste neurketetako emaitzak alde baditu, Montepaschi Siennaren aurka dena jokatuko du Baskoniak, Top 16ko azken jardunaldian.

Bideoak (1)

Galeriak (1)