Euroliga
San Emeterioren egoera hobera doa
Erredakzioa
Litekeena da ostiraleko partidan jokatzeko moduan izatea. Jokalariak ezker ukondoan min hartu zuen CSKAren aurkako lehen partidan.
Fernando San Emeterio Caja Laboraleko jokalariaren egoerak hobera egin du eta ostiralean CSKAren kontra jokatu beharreko partidarako onik egotea aurreikusten dute Baskoniako osasun zerbitzuek. San Emeteriok min hartu zuen ezker ukondoan, errusiarren kontra jokatutako lehen partidan.
Azken laurdenaren hasieran, Baskoniako hegalekoa sendo sartu zen errusiarren saskira eta erortzearakoan kolpe handia hartu zuen ezker ukondoan.
Baskoniako medikuak jokalaria berehala artatu zuen eta ukondoan izoz-poltsa jarrita izan zuen lesioak txarrera egin ez zezan.
Gainontzeko jokalariek ez dute osasun arazorik eta ostiraleko partida jokatzeko prest dira.