Itxi

3-1

Caja Laboral Euroligatik kanpo geratu da, burua gora (85-94)

Erredakzioa

Zan Tabaken gizonek porrota jaso dute CSKAren aurka jokatutako final-laurdenetako laugarren partidan, eta ezin izan dute bosgarrena behartu. Epaileen erabakiak CSKAren aldekoak izan dira.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Caja Laboral Baskonia Euroligatik kanpo geratu da, CSKAren aurka jokatutako final-laurdenetako laugarren partidan porrota jasota (85-94). Zan Tabaken gizonek ezin izan dute bosgarren partida behartu, baina burua gora agurtu dira.

Ettore Messinaren taldeak beste itxura bat eman du, hasieratik. Asteazkenean ez bezala, intentsitatearekin jokatu dute moskutarrek aurreneko jokalditik. Teodosic eta Khyrapa jokalarien ekarpena erabakigarria izan da CSKAren jokoan. Baskoniak aurkariari aurre egin dio, eta azpimarratzekoa da Lamperen eta Milko Bjelicaren parte-hartzea. Partida oso parekatua zegoen, eta lehen laurdena 20-22 bukatu da.

Bigarren laurdenean ere berdintasuna izan da nagusi. Bisitariek 0-5eko partziala lortu dute, baina azkar suspertu da Baskonia eta, joko sendoa eginez, lehen laurdeneko kontzentrazioari eutsi dio. Atsedenaldian, 34-36.

Indartsu hasi du CSKAk hirugarren laurdena, Weemsek batez ere, eta markagailuan hamabi puntuko errenta lortu du (40-52). Defentsari esker, bizirik jarraitu du Baskoniak, baina azken laurdenari maldan gora ekin dio (54-67).

Zortzi puntura hurbildu da Caja Laboral (64-72), baina epaileek gasteiztarren aurkako hainbat erabaki hartu dituzte, eta Buesa Arenako zaleek euren haserrea agertu dute. Arrazoi guztiarekin.

Norgehiagokak erabat apurtuta ematen zuen, baina Baskonia ez zegoen amore emateko prest, eta Heurtel handi bati eskeri hiru puntura jarri da Baskonia (82-85), amaierarako 1:37-ren faltan. Baina ezin izan dute lortu, eta CSKAk lortu du Londresen jokatuko den Lauko Finalerako txartela. Causeur, Weems eta Khyrapa jokalariek 19 puntu bana egin dituzte.

Fitxa teknikoa:

CAJA LABORAL: Cook (3), Causeur (19), Nocioni (3), M.Bjelica (6) etaLampe (7) --hasierako boskotea-- Heurtel (17), San Emeterio (15), N.Bjelica (7) eta Pleiss (8).

CSKA MOSKU: Teodosic (13), Weems (19), Khryapa (19), Kaun (5) eta Erceg (-) --hasierako boskotea-- Jackson (3), Micov (12), Papaloukas (4), Sokolov (-) eta Krstic (19).

Partzialak: 20-22, 14-14, 20-31, 31-27.

 

Albisteak (3)

Bideoak (1)