Endesa Liga
Laboral Kutxak garaipen garrantzitsua lortu du Fuenlabradaren aurka
Erredakzioa
Laboral Kutxa Baskoniak 83-86 menderatu du Mad-Croc Fuenlabrada eta Endesa Ligako bigarren postua berarentzat ziurtatzeko helburutik gertuago dago.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Talde gasteiztarra, Laboral Kutxa gaurtik aurrera, bikain aritu da neurketa osoan zehar Nemanja Bjelicari esker. Izan ere, taldeko izarrak, Fernando San Emeterio eta Andres Nocioni ez dute beste norgehiagoka batzuetako protagonismoa eduki.
Nocioni eta Cook atsedenaldiaren ostean berpiztu dira eta taldea arerioaren markagailura hurbildu dute. Leo Mainoldi hirugarren laurdena hiruko batekin bukatu du, eta etxeko taldeari sei puntuko abantaila eman dio.
Neurketako azken minutuetan, etxeko taldea Lagun Aro eta Blusens Monbus taldearen neurketari begira egon dira, eta horretaz baliatuta, Laboral Kutxak neurketari buelta eman dio. Markagailuan aldea hartu du eta Noccioni taldearen gidari bilakatu da.
Lagun Aroren porrotak (73-77) amesteko aukera ematen die madrildarrei, eta oraindik hurrengo jardunaldiaren zain egon beharko dira.
Fitxa teknikoa
83 - Fuenalabrada (21-18-17-27): Valters (12), Feldeine (15), Vega (5), Mainoldi (11) y Kurz (19) -quinteto inicial- Gladyr (10), Colom (7), Laso (3), Cortaberría (1) eta Muñoz (-).
86 - Caja Laboral (15-17-18-36): Cook (10), Causeur (4), Noción (19), Milko Bjelica (-) y Lampe (6) -quinteto inicial- San Emeterio (6), Pleiss (13), Heurtel (13), N. Bjelica (15) eta Jelinek (-).
Epaileak: Miguel A. Pérez Pérez, Francisco José Araña eta Juan José Martínez Díez.