2013 eta 2014
Gasteizen jokatuko dira hurrengo bi Superkopak
Erredakzioa
Hala jakinarazi du gaur Josean Querejeta Baskoniako presidenteak. Beste gauza bat ere esan du: ez dela erretiratuko Euroligako "Lauko Final" bat Gasteizen antolatu arte.
Gasteizen jokatuko dira saskibaloiko hurrengo bi Superkopak. Hala jakinarazi du gaur Josean Querejeta Baskoniako presidenteak, hain zuzen ere Kopak hirian izan zuen eragina aztertu duten egunean. Beste zerbait ere esan du Querejetak: ez dela erretiratuko Euroligako "Lauko Final" bat Gasteizen antolatu arte.
Estreinakoz jokatuko da Superkopa leku berean bi urtez jarraian. Orain arte Malaga, Bilbo, Granada, Zaragoza edo Kanaria Handia bezalako hiritan jokatu da.
Endesa Liga hasi aurretik jokatu ohi da Superkopa, eta irailaren amaieran edo urriaren hasieran jokatzen da. Superkopan, Ligako txapeldunak eta Kopakoak neurtzen dituzte indarrak.