Itxi

34. jardunaldia

Laboral Kutxa, aurkariaren zain

Erredakzioa

Zan Tabaken gizonek CB Canariasen aurka jokatuko dute fase erregularraren azken partida, igande honetan.

Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Laboral Kutxak CB Canariasi egingo dio bisita igande honetan (13:15), Endesa Ligako fase erregularraren azken jardunaldian.

Aspalditik du Baskoniak bigarren postua ziurtatuta, eta orain playoffetan izango duen aurkariaren izena ezagutzea du helburu. Herbalife Kanaria Handia izango da, seguruenik.

Milko Bjelica ez ezik jokalari guztiak prest ditu Zan Tabak entrenatzaileak. Montenegroko jokalaria min hartuta dago, eta ostiralean bakarrik entrenatu du.

Albisteak (1)