Itxi

Denboraldi bikaina

Nocioni, Endesa ligako bosteko onenean

Erredakzioa

Baskoniako jokalaria denboraldiko talderik onenean sartu da, Sergio Rodriguezekin, Rudy Fernandezekin, Nikola Miroticekin eta Ante Tomicekin batera.

Andres Nocioni. Argazkia: EFE

Real Madrileko hiru jokalari – Sergio Rodriguez, Rudy Fernandez eta Nikola Mirotic-, eta Laboral Kutxa Baskoniako Andres Nocioni eta Bartzelona Regaleko Ante Tomic, 2012-2013ko Endesa Ligako bosteko onenean sartu dira.

Bost jokalariak zaleek, kazetariek, Endesa Ligako jokalariek eta entrenatzaileek aukeratu dituzte, eta Playoffetako aurreneko neurketetan euren sarian hartuko dituzte.

Gainera, asteazkenean denboraldiko jokalari onenaren saria (MVP Orange) norentzat izango den jakingo da.

Albisteak (2)