1-0
Heurtelen hirukoak garaipena eman dio Baskoniari, azken segundoan
Erredakzioa
Sufritutako garaipena erdietsi dute Zan Tabaken gizonek Herbalife Kanaria Handiaren aurka (57-56).
Laboral Kutxak Herbalife Kanaria Handia gainditu du, Buesa Arenan, titulurako final-laurdenetako aurreneko partidan, Heurtelek, azken segundoan, sartutako hirukoari esker (57-56). Bisitariek eskura izan dute garaipena, eta azken unean ihes egin die.
Baskonia zen partida irabazteko faborito nagusia, baina kanariarrek hasierarik egin diete aurre. Zan Tabaken taldeak ez du partida ona jokatu, eta Herbalife garaipena ospatzen ari zenean, hiruko erabakigarria sartu du Heurtelek.
Bigarren partida etxetik kanpo jokatuko du Baskoniak, igande honetan, 13:00etatik aurrera.
Fitxa teknikoa:
LABORAL KUTXA: Nocioni (7), Lampe (15), N.Bjelica (3), Causeur (9) y Cook (-) --hasierako boskotea--; M. Bjelica (2), San Emeterio (7), Pleiss (4), Heurtel (8) eta Jelínek (2).
HERBALIFE Kanaria Handia: Guerra (10), Newley (7), Bellas (1), Baez (5) eta Nelson (16) --hasierako boskotea--; Alvarado (3), Tavares (-), Oguchi (-), Beiran (8) eta Slokar (6).
PARTZIALAK: 21-21, 9-10, 12-14 eta 15-11.