Arteartean 20:30ean
Finalerdiak helburu, final-laurdenetako azken partidan
Erredakzioa
Joko irregularra eskaini du Zan Tabaken taldeak aurretik jokatutako bi partidetan, eta oraingoan atzera bueltarik ez dago.
Laboral Kutxak Herbalife Kanaria Handia hartuko du astearte honetan Buesa Arenan, titulurako final-laurdenetako hirugarren eta azken partidan.
Joko irregularra eskaini du Zan Tabaken taldeak aurretik jokatutako bi partidetan, eta oraingoan atzera bueltarik ez dago. Dena eman beharko du Baskoniak finalerdietarako txartela lortu nahi badu.
Kantxa faktorea alde izango du Laboral Kutxak, eta hori ere, zaleen babesa, baliatu beharko du garaipena eskuratzeko.
eitb.com-ek eta ETBK-k zuzenean eskainiko dute partida, asteartean 20:30etik aurrera.