Baskoniak ofizial egin du
Zan Tabakek ez du Laboral Kutxako entrenatzaile karguan jarraituko
Erredakzioa
Kroaziarrak Dusko Ivanovic ordezkatu zuen karguan, 2012ko azaroan, eta beste urte beterako kontratua zuen Baskoniarekin. Bi aldeak kontratua eteteko akordiora iritsi dira.
Zan Tabakek ez du Laboral Kutxako entrenatzaile izaten jarraituko. Hala jakinarazi du Saski Baskoniak. Kroaziarrak Dusko Ivanovic ordezkatu zuen karguan, 2012ko azaroan, eta beste urtebeterako kontrtua zuen arren, ez du Baskonia entrenatzen jarraituko.
Zalgiris Kaunasen aurka egin zuen debuta Tabakek, eta jipoi galanta jaso zuen partida horretan Baskoniak (82-45). Baina orduttik aurrera, hamazazpi garaipen jarraian lortu zituen Laboral Kutxak. Ondorioz, taldea Endesa Ligako bigarren postuan kokatu zen, eta Euroligako Top 16rako txartela lortu zuen. Guztira, Tabakek 53 partida ofizial zuzendu ditu Baskonian, eta hauxe da balantzea: 34 garaipen eta 19 porrot.
Laboral Kutxak "eskerrak eman" nahi izan dizkio Tabaki egin duen lanagatik, eta "onena opa dio etorkizunean".