Hurrengo bi denboraldietan
Scariolo, Baskoniako entrenatzaile berria
Erredakzioa
Bresciako teknikaria 97/98 eta 98/99 denboraldietan aritu zen Laboral Kutxan, eta orain Gasteizera itzuliko da.
Sergio Scariolo da Laboral Kutxako entrenatzaile berria. Italiarrak bi urteko kontratua sinatuko du, eta Zan Tabaken lekua hartuko du.
Bresciako teknikaria Gasteizera itzuliko da, 97/98 eta 98/99 denboraldietan Laboral Kutxa zuzendu baitzuen. Urte horietan jokatu zuen taldeak ACB Ligako bere aurreneko finala, eta bigarren Kopa titulua eskuratu zuen. Scariolok Armani Milano entrenatu zuen aurreko denboraldian.