Denboraldiaurrea
Laboral Kutxa abuztuaren 26an hasiko da lanean
Erredakzioa
Irailean lau edo bost eguneko egonaldi laburra egiteko asmoa du Baskoniak, Lleidako Viella udalerrian.
Laboral Kutxak abuztuaren 26an ekingo die denboraldiaurreko entrenamenduei Endesa Ligaren hasiera prentsatzeko. Liga urriko bigarren asteburuan hasiko da.
Felix Fernandez Baskoniako kirol zuzendariak eman du entrenamenduen hasieraren berri.
Sergio Scariloren taldeak, gainera, lau edo bost eguneko egonaldi laburra egiteko asmoa du Lleidako Viella udalerrian. Egonaldia jokalariak elkar ezagutzeko eta entrenatzailearen ideiak barneratzen hasteko aprobetxatu nahi dute.