Baskonia
Lampek Laboral Kutxa utzi eta Bartzelonan jokatuko du
Erredakzioa
Bi taldeek akordioa lortu zuten ostiralean. 28 urteko poloniarrak bi urteko kontratua sinatuko du Bartzelonarekin, eta kontratua urtebetez luzatzeko aukera izango du.
Bartzelonak eta Laboral Kutxa Maciej Lampe jokalaria salerosteko akordioa egin dute. Poloniarrak kataluniarrekin jokatuko ditu hurrengo bi denboraldiak. Lampe Bartzelonarrek egiten duten laugarren fitxaketa da.
28 urteko jokalariak, gainera, kontratua urtebetez luzatzeko aukera izango du.