Barneko jokoa indartzeko
Leo Mainoldik Baskonian jokatuko du
Erredakzioa
Argentinako jokalariak 2014ra arte jokatuko du Laboral Kutxan, baina Gasteizeko taldeak akordioa beste urtebete gehiago luzatzeko aukera izango du.
Laboral Kutxak Leo Mainoldi hegal-pibotarekin akordioa lortu du, eta argentinarrak 2014ra arte Arabako taldean jokatuko du. Baskoniak akordioa urtebete gehiago luzateko aukera izango du.
Mailnoldi Fuenlabradan eman ditu azkenengo lau denboraldiak, eta iragan denboraldian 10 puntu eta 5,7 errebote lortu zituen, batazbeste. Gainera, bosgarren jardunaldiko jokalaririk onena izendatu zuten.
Argentinako selekzioarekin jokatu arren, Italiako pasaportea du. ACBra 2002an heldu zen, eta Pamesa Valentziarekin debuta egin zuen. 2005-2006 denboraldian Tau Ceramica taldeak fitxatu egin zuen, baina Burgosen lagata jokatu zuen.