Denboraldi-aurrea
Scariolo: 'Taldea hazten dago oraindik'
Erredakzioa
Ostiraleko Superkopako Bartzelonaren kontrako partidaren inguruan lehiatzeko maila izango dutela adierazu du, nahiz eta sasoian ez egon.
Sergio Scariolo Laboral Kutxa Baskoniako entrenatzailea burubelarri ari da lanean denboraldi-aurrean. Oraindik taldea ez dago sasoian, baina asteburuko Endesa Superkopako partidarako taldea lehiatzeko helduko dela aitortu du.
Baskoniak ostiralean jokatuko du finalerdiko neurketa Buesan Arenan, gaueko 21:30ean, eta ETB1ek eta eitb.com-ek zuzenean eskainiko dute.
Italiarra pozik da bere taldearekin, halere, oraindik euren nortasunaren bila ari direla esan du eta hainbat xehetasun daudela hobetzeke.