Euroliga
Laboral Kutxak bigarren fasera sailkatzea du helburu
Erredakzioa
Arabako taldeak ostegunean ekingo dio Euroligari. Multzo zaila du Baskoniak, eta faboritoak Maccabi eta Panathinaikos dira.
Laboral Kutxa Baskoniak ostegun honetan ekingo dio 2013-2014 denboraldiko Euroligari. Talde gasteiztarraren helburua txapelketako bigarren fasera sailkatzea izango da.
Sergio Scariolok zuzentzen duen taldeak ez du multzo erosoa izango. Maccabi Tel Aviv, Panathinaikos, Lietuvos Rytas, Estrella Roja eta Lokomotiv Kuban taldeak izango ditu aurkari lehen fasean.
Baja askorekin iritsi da Baskonia denboraldi hasierara. Adam Hanga eta Leo Mainoldi fitxatu zituen Arabako taldeak, baina belaunean min hartu zuten, eta jokalari hauek ordezkatu behar izan ditu Laboral Kutxak. Daniel Clark eta Thomas Kelati fitxatu ditu Baskoniak min hartuta dauden jokalariak ordezkatzeko.
Euroligako lehen bi jardunaldietan aurkari gogorrenen aurka jokatuko du Baskoniak. Lehen jardunaldian Maccabi izango dute aurkari, eta bigarrenean Panathinaikosen aurka jokatuko dute. Bestalde, Lokomotiv kubanek debuta egingo du txapelketa honetan, baina iragan denboraldian Eurokopa irabazi zuten. Estrella Rojak kalitate handiko jokalariak ditu, eta taldea erregulartasuna mantentzeko gai den ikusi beharko da. Lietuvos Rytasek, aldiz, atariko fasean lortu zuen Euroliga jokatzeko txartela.