Endesa Liga
Aurtengo Baskoniaren hasiera, kaskarrena, 1999tik
Erredakzioa
Sergio Scarioloren taldeak Endesa Ligan jokatutako bi partidak galdu ditu, Kanaria Handiaren eta Real Madrilen kontra.
Baskonia Laboral Kutxak 1999/2000 denboralditik ez zuen hasiera hain kaskarra Endesa Ligan. Jokatutako bi partidak galdu dituzte.
Sergio Scarioloren gizonek lehenengo partida gaizki hasi zuten, eta Kanaria Handiak aise agindu zuen Buesa Arenan. Baskoniak akatsak egin zituen erasoan eta defentsan, eta horiek 9-16koa jarri zuten markagailuan hasieratik. Pedro Martinezen taldeak ideiak oso argi izan zituen, eta Laboral Kutxak ezin izan zuen markagailua irauli.
Bigarren jardunaldian Baskoniak jipoia jaso zuen Real Madrilen aurka jokatu zuen partidan. Madrileko taldeak 105-72ko emaitzarekin lortu zuen garaipena, erakustaldia eman ostean.