Itxi

Lesionatuta dago

Baskoniak eta Daniel Clarkek akordioa etetea erabaki dute

Erredakzioa

Laboral Kutxak eta Ingalaterrako jokalariak bi hilabeterako zuten hitzarmena etetea erabaki dute, Clark lesionatuta baitago.

Daniel Clark. Argazkia: Saski Baskonia

Laboral Kutxak eta Daniel Clark jokalariak hitzarmena eteteko akordio batera heldu dira. Clarkek bi hilabeterako hitzarmena sinatu zuen, baina lesionatu egin da, eta bi aldeek harremana etetea erabaki dute.

Irailaren 20an Baskoniak eta Ingalaterrako jokalariak bi hilabeterako akordioa sinatu zuten, Leo Mainoldi lesionatuaren tokia hartzeko Gasteizko taldean. Clarkek Bartzelonaren aurka jokatu zuen Superkopan, eta Kanaria Handiaren aurkako Endesa Ligako neurketan ere minutu batzuk jokatu zituen. Hala ere, Sergio Scariolok ez dio konfiantza handirik eman.

Albisteak (3)