Beste lesionatu bat
Kelati hiru aste egongo da kantxetatik at
Erredakzioa
Laboral Kutxako jokalariak zuntz-haustura du ezkerreko izterrean, eta ezin izango du Euroligako norgehiagoka jokatu, ostiralean.
Thomas Kelati Laboral Kutxa Baskoniako jokalariak zuntz-haustura du ezker izterreko giharretan, eta hiru aste inguru egongo da kantxetatik kanpo. Jokalariak ezin izango du Panathinaikosen kontrako Euroligako neurketa jokatu, ostiralean.
Gainera, Lamont Hamilton estatubatuarrak minduta jarraitzen du, Real Madrilen aurka belaunean kolpea jaso ondoren, eta bere parte hartzea zalantza izango da azken ordura arte.
Sergio Scariolo teknikariak argi utzi du Hamilton ez dagoela oraindik jokatzeko prest.