Endesa Liga
Baskoniak ligako lehen garaipena lortu nahi du Estudiantesen aurka
Erredakzioa
Gasteiztarrek puntuak behar dituzte, azken bost partida ofizialetatik lau galdu baitituzte.
Laboral kutxak Estudiantes hartuko du Endesa Ligako hirugarren jardunaldian. Helburua, garaipena lortzea, ligan porrotak baino ez dituztelako jaso.
Sergio Scarioloren mutilen erronka ez da batere makala: hainbat jokalari min hartuta daude, eta ahulduta egin beharko diote aurre Madrileko taldeari.
Entrenatzaile italiarrak azken asteetan izandako albiste on bakarra Rimantas Kaukenas jokalariaren fitxaketa izan da. Kaukenasek debuta egingo du arabarrekin, lesioek sortutako arazoei premiazko konponbidea emateko.
Thomas Kelatik eta Fernando San Emeteriok ezin izango dute jokatu, eta Lamont Hamilton zalantzan dago, eskuineko belaunean duen kolpearen ondorioz. Lesio horrek Panathinaikosen aurka jokatzea galarazi zion estatubatuarrari.
Lau porrot azken bost partidetan
Gasteiztarrek ezinbestekoa dute garaipena lortzea, azken bost partidetan jasotako bost porrotak ahaztu eta morala berreskuratzeko. Momentuz, Maccabiri bakarrik gailendu zaizkie Euroligan.
Baskoniak 1999-2000 denboralditik egindako liga denboraldi hasiera kaskarrena egin du aurten.