Telekom Belgraden aurka
Scariolo: 'Jarraitasuna hobetu behar dugu'
Erredakzioa
Laboral Kutxako teknikariak jokoan aurrerapausoa emateko unea dela onartu du prentsaurrekoan. "Beteranoek taldea gidatu behar dute", esan du Scariolok.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Sergio Scariolo Baskoniako entrenatzailearen ustez, taldearen helburu nagusia "jarraitasuna hobetzea" da, Telekom Belgrad taldearen kontra. "Saskibaloi ona eta txarra egiten ari gara, eta minutu onak luzatu behar ditugu", esan du italiarrak.
"Kantxan 40 minutu ondo jokatu behar ditugu. Hori da helburua", esan du Scariolok. "Beteranoek kontzentrazio eta inplikazio maila altua mantendu behar dute. Taldeko liderrak izan behar dira, eta une zailetan agertu behar dira", azaldu du Laboral Kutxako prestatzaileak.
"Aurrerapausoa emateko prest gaude, lan ona egin baitugu. Taldeak ondo entrenatu du, eta jokalari berriak hobeto egokitu dira. Zaila da, baina aste hau oso ondo etorriko zaigu", adierazi du Sergio Scariolok.
"Oraindik ez da bukatu aurreneko itzulia, baina aurrepauso garrantzitsua izango litzateke. Aurkaria arriskutsua dela badakigu, baina Euroligako onenen aurka jokatzeko prest gaude", esan du Italiako entrenatzaileak.