Itxi

Lesionatuta

Nocionik bihurritua du ezkerreko belaunean

Erredakzioa

Laboral Kutxako kapitainak Lokomotiven aurkako neurketan min hartu zuen, eta ezin izango du Unicajaren aurkako partida jokatu.

Andres Nocioni. Argazkia: EFE

Andres Nocioni Laboral Kutxa Baskoniako kapitainak bihurritua du ezkerrreko belauneko barneko lotailuan. Argetninarrak ezin izango du jokatu Unicajaren aurkako norgehiagoka.

Nocionik min hartu zuen Lokomotiv Kubanen aurkako Euroligako neurketan, eta kantxa utzi behar izan zuen, bukaerarako bost minutura. Laboral kutxako jokalariak Aleks Maricekin talka egin zuen, eta belaunean lesioa larria egin zuela zirudien.

Hala ere, lesioa ez da hain larria, eta jokalariaren bilakaera egunetik egunera jarraituko dute zerbitzu medikuek.

Bestalde, Lamont Hamiltonek eskuin izterreko lesioa gainditu du, eta Brooklyneko pibota Malagako taldearen kontra jokatzeko prest egongo da.

Albisteak (3)