Itxi

ZUZENEAN 20:45ean

Maccabi-Baskonia, garaipenaren bila Tel Aviven

Erredakzioa

Baskoniak garaipen batekin hasi nahi du Euroligako multzoen faseko bigarren itzulia Makabiren kontra. Andres Nocioni kapitainak lesionatuta jarraitzen du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Laboral Kutxa Baskoniak Makabi Tel Aviven kontra jokatuko du gaur, 20:45ean (zuzenean ETB1en eta eitb.com-en). Gasteizko taldeak multzoen faseko bigarren itzulia garaipena lortuta hasi nahi du, baina Israelgo taldea etxean gainditzea oso zaila da.

Lamont Hamilton estatubatuarra norgehiagoka jokatzeko prest dago. Pibotak gainditu egin du izterreko lesioa, eta taula azpian Pleiss eta Bjelica lankideei laguntzeko moduan izango da Scarioloren aginduetara.

Andres Nocioni kapitainak bajan jarraitzen du, belaunean egin zuen bihurritua sendatzen, eta oraindik ez du entrenamenduetan parte hartu.

Euroligako Top 16rako sailkatzea lortzeko, Baskoniak hiru garaipen eskuratu beharko ditu, gutxienez, hurrengo bost neurketetan. Arabako taldeak bi garaipen eta hiru porrot ditu, D multzoan.

Makabik 84-80 galdu zuen Buesa Arenan, baina Hickman, Devin Davis edo Schorstsanitis jokalariek argi utzi zuten oso arriskutsuak direla.

Albisteak (4)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)