Itxi

Euroliga, 20:30h

Laboral Kutxak aurrerapausoa eman nahi du Panathinaikosi irabazita

Erredakzioa

Gasteiztarrak bolada onean dira: Endesa Ligan hirugarren garaipena jarraian lortu berri dute eta Euroligan Makabi hartu zuten mendean aurreko jardunaldian.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Laboral Kutxak eta Panathinaikosek hiruna garaipen lortu dituzte aurtengo Euroligan. Ondorioz, gaur, Gasteizen jokatuko duten partidak (zuzenean, 21:00) garrantzi berezia du Top 16rako sailkapena lortzeko orduan.

Fase erregularreko sei jardunaldi jokatuta, arabarrek eta greziarrek hiruna garaipen eta hiruna porrot dituzte; beraz, Scarioloren gizonek aurrerapauso handia emango lukete Panathinaikos mendean hartuz gero.

Gasteiztarrak bolada onean dira: Endesa Ligan hirugarren garaipena jarraian lortu berri dute, eta Euroligan Makabi hartu zuten mendean aurreko jardunaldian.

Bajak: Nocioni eta Caseur

Bajei dagokienez, Andres Nocionik eta Fabien Caseurrek min hartuta jarraitzen dute. Batak belauna bihurritu zuen; besteak, berriz, giltzurrunetako arazoak ditu.

Joaneko partidan, Panathinaikos aise gailendu zen 95 eta 54. Beraz, Laboral Kutxak lanak izango ditu 21 puntuko alde hori iraultzeko.

Albisteak (2)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)